Atzo ematen bazuen ere gaztetxeak laster 3. urtea beteko du. Hori dela eta UZTAILAK 19 LARUNBATERAKO egitarautxo bat prestatu dugu, eta denok gonbidatuta zaudete bertan parte hartzera:
11:30tan baltsa jetsiera izango da berdura plazatik hasi eta gaztetxe aldera arte. Lengo urtean ontzi bakarra izan bazen ere aurtengorako 5 edo espero dira, zuk ere irten nahi baduzu oraindik baduzu denbora baltsa egiteko.
14:00tan Bazkaria gaztetxean. Menua: Entsaladilla rusa, Albondigak eta Arroz esnea. Txartelak aurretik erostea komeni da, berauek Txarrantxan eta Orkatzen egongo direlarik.
17:00tan Bizikleta salto ikuskizuna gaztetxe aurreko bidean.
18:30tan Triki poteoa.Gaztetxetik hasita.
22:00tan Kontzertua gaztetxean. DISORDERS (zaldibar) eta ARKADA (Iruñea).
Aurretik bazkarirako txartelak eta kontzertukoak batera izango dira: Ikasle eta langabetuak 8 euro Langileak 10 euro
Aupa kuadrilla; Larunbatean kriston ondo egon zen kontzertua. Primeran entzuten zen eta giroa ere itzela. Horrela jarraitu ze oso gustura egoten da bat zuen musika entzuten. MILA MUXU!!!
Aupa Lauroba! Lengon zarauzko arraio irrati librean entzun nun zuen entrebista bat eta lasarten jotzezinuela entzun nun...uste det guk ere zuekin jotzedeula asiq suerte bitarteko kontzertukin ta 30earte! ayooo!
Egunon! Goiztiar zabiz, ni oraindik oheratu gabe... ointxe bukatu dut irratsaio baten edizioa. Beno, kontutan hartuta Kerobiakoei 300 argazki inguru bota niela... Espero dut laster batean Busturialdean jotzea, Astra gune autogestionatuko partaide naiz eta proposatuko dut zuen kontzertu bat, ea pelmada emanda...
Besarkadie. Ta hortxe, "konpetentziaren" argazki batzuk.
Ezer baino lehen, barkamenak eskatu Zornotzako kontzertura lehenago ez ailegatzeagatik, ez nuen jakin joko zenutenik ere ez... Kostatu zitzaidan aretoa topatzea eta ailegatu nintzenerako azken abestia jotzen ari zineten... beraz, oso argazki gutxi atera ahal izan nizuen. Ea hurrengo batean... gehio ta hobeto.
Zemouz!!! Hi atzo marinokin eon gintuan bonberon, disko berriye iada esku artien zakeau, eta aurtengo gorakadaken kopia batzuk oparitu zizkiguan hi portidie singularra behinttzet badek!!! Benga gorakadas!!!AIO
Hey!!! Larunabtean gure bideoklipeko festara inbitatuta zaudete, "BARRA LIBRE" ziok!!! nahi badezute gure lokaletan emango diagu eguna!!! ASUN, ZAZIA TA OSASUNA!!!